Ekintzailetasuna bultzatzeko jardunaldiak

. 3 mar 2009


Ekintzaletasuna bultzatzeko lan handia egiten ari gara proiektu desberdinen bitartez manahmanatik. Beste post batzuetan irakurri ahal izan duzuen bezala, Innobasquekin batera proiektu handi batean murgilduta gabiltza. Baiña hau ez da ekintzailetasunaren munduaren inguruan daukagun proiektu bakarra.

Behargintza txorierrirekin batera lehiaketa bat atera dugu aurrera Deriko institutuan. Zertan datza lehiaketak? 4. DBHko 3 gela daude institutu honetan, gela bakoitzean, 4-5 pertsonako taldeetan lan egin dute ideia negozio bat planteatzeko. Nola? Hor sartzen gara gu. Otsaileko 4 asteetan zehar bertan egon gara,talde bakoitzarekin ordu beteko lau saio izan ditugu modu ezberdinean antolatuak.

Lehenengo egunean, denok, ekintzailetasunari buruz hitz egin genuen. Bakoitza ezagutu, bakoitzari zer gustatzen zaion eta hori lortzeko zer egiten ari diren aztertu genuen. Honetaz gain, bideo bat jartzen genien gero komentatzeko. Hona hemen bideoa:



Hurrengo egunean, taldeetan banatu eta burura etortzen zitzaizkien hitzak apuntatu behar zituzten, ondoren, hitz horiek elkartu eta ideiak sortu, azkenik gehien gustatzen zitzaien ideiarekin gelditzen ziren. Denetariko ideiak egon dira: kutxa bat non mozorrotuta sartzen zaren eta egun baterako pertsonaia horretan bihurtzen zaren, kotxe bat gasolina bota beharrean kakarekin dabilena, kotxe bat edozein tokitara segundu batean eramaten zaituena...

Hurrengo egunean negozioari izena jarri, logotipoa marraztu eta nortzuk izango ziren beraien bezeroak definitu behar zuten. Azkenik informazio gehiago bilduta, dena txukun txukun kartulina batean jarri eta lehiaketara aurkeztu behar zuten.

Oraindik ez dakigu nortzuk diren irabazleak baina ZORTE ON DANORI!!!

0 comentarios: