Badator badator... Ametsen Ekaitza!

. 15 abr 2009


Hartu boligrafoa eta zeuen agenda. Apirileko azken astean zabaldu. Bai! Maiatzean oporrak datoz. Baaaaina justu egun bat lehenago, hau da, Apirilaren 30ean Ametsen ekaitza 2.0 dator!

Dakizuen bezala, Mondragon Unibertsitateak ekintzailetasunaren bueltan antolatutako ekitaldia da Ametsen Ekaitza. Finlandiako Team Academyko lagunak ere bertan dabiltza antolaketan buru belarri.

Adi! Aurten FICOBAn izango da, 8:30etatik 14:00etara. Egitaraua ikusteko aukera izan dugu eta ez dauka itxura txarrik. Speakerrak ere intesa pizteko modukoak: Andoni Zubizarreta (atezain ohia), Adur Letamendia (Pukas), Ander Iraola (JART Skateboards), Pernan Goñi (artista) eta Antxon Arza (Al filo de lo imposible).
Ekitaldian tailer ezberdinak egiteko aukera izango dute partaideek. Gainera, gu geu ere bertan izango gara tailerretako batean.

PD: Jon! Aurten zuri tokatu zaizu aurkezpen lanetan ibiltzea eh!? ji ji ji... Zorte on!

2 comentarios:

Jon Saez dijo...

Ohore handi bat izango da neretzako Aitorrek utzitako postua hartzea... oraingo hontan Freddierekin batera "aspiragailua" (euzkañoh puro y duro) atera nahi nuen baino eztet uste posible izango danik... jaja, halere hasieran badugu sorpresatxoren bat.
Ostegunean ikusiko gea beraz!

aitormanah dijo...

Ostegunerarte figura!