Sormen erupzio tailerra

. 1 jul 2009

Bai, badakit. Pixkat berandu da baina post hau idazteko gogoa neukan aspalditik! Orain dela hilabete pasatxo, Maiatza bukaeran, Zumarragan izan nintzen Funky projects-ek Ugassa-rentzat antolatutako sormen tailerrean.

Akordatzen naiz, Manahmana sortu berri genuenean Manahmanako lankide batzuk Funkyrekin bileratxo bat izan zutela baina ni orduan Labeinen nengoen lanean eta ezin izan nuen bilera hartara joan (kauen!) Amorru eta kuriositate puntu horrekin geratu nintzen eta Zumarragan tailerra egin behar zutela jakin nuenean pentsatu nuen: Bai! Por fín!

Funkyren web orria ikusita, nahiko funky-ak zirela zirudien. Baina galdera bat egiten nion neure buruari. Benetan funkyak dira ala irudia besterik ez da?

Tailerrak bi eguneko iraupena izan zuen eta Zumarragako kulturgunean egin zen. Unai eta Alex (neska da) izan ziren Sormen erupzio tailerra gidatu zutenak. Unai bizkaitarra da eta Alex iparraldekoa. Izakera aldetik Unai elektrikoa. Alex lasaiagoa. Tailerra dibertigarria egiteaz gain benetan esperientziala izan zen. Zumarragako bi negozioren analisi txikia egin genuen eta bakoitzarentzat, gure sormena erabiliz, irtenbide eta aukera desberdinak diseinatu genituen. Argazkiak ikusi nahi badituzue egin klik hemen.

Kotxean etxera bueltan pentsatu nuen: Bai, benetazko funkyak dira.

0 comentarios: