Mikroenpresak mugimenduan

. 29 ene 2010



Ekin diogu jadanik “mikroenpresak mugimenduan” proiektuari!!!

Lan hau egiteko proposamena 2009ko azaroan itxi genuen eta hoberena urte honetan hastea zela erabaki genuen. Iraurgi Lantzenendako prestatu dugun neurri neurrira egindako proiektu bat da. Gu oso ilusionatuta gabiltza, manahmanaren bizitzan lehenengo aldia izango baita mikroenpresekin lan egiten dugula.

Proiektua aukeratutako 8 enpresen artean (aurrerago 16 izango dira), hurrengo urteetarako ekintza plan bat diseinatzea da. Zertarako? Mikroenpresen beharrei erantzuteko. Beraiek izango dira ekintza plan honen egile eta protagonista. Aukeratutako enpresak industriako sektore ezberdinetakoak dira, denak Azkoitia-Azpeitiakoak noski.

Aste honetan gonbidapen pertsonalak egitera joan gara 8 enpresa hauetara, gonbidapena mahats poltsa bat izan da txarteltxo batekin (argazkikoa). Harrera oso ona izan da; 2 izan dira ezetza eman diguten enpresak bakoitza bere arrazoiengatik: batak lan asko duelako (orain EREan daude eta ezin da tailerretik irten) eta besteak bere ustez beharrik ez dutelako. Dena dela oraingoz 6 konfirmatuta ditugu otsailaren 9an egingo den bilerarako. Bilera ezberdina izan beharko da konpromezua eskatu behar baitzaie, iradokizunik?

0 comentarios: